Borrar
Orioko Euskaraldiaren Hamalaukoak, euskararen aldeko konpromisoa azaldu zuen aurkezpenean. ETXEBERRIA
Orioko Euskaraldiaren ordezkariak eta enbaxadoreak aurkeztu dituzte

Orio

Orioko Euskaraldiaren ordezkariak eta enbaxadoreak aurkeztu dituzte

Larunbat eguerdian aurkeztu zen Hamalaukoa; herriko talde eta elkarte ezberdinetako ordezkariak daude

Martes, 8 de abril 2025, 20:11

Aurtengo Euskaraldia antolatzeko osatu den lantaldeak larunbat eguerdian aurkeztu zituen aurtengo Orioko ordezkariak eta enbaxadore izango diren 14 pertsonak.

Aurkezpen-ekitaldia herriko plazan egin zuten, eta Orioko dinamizatzaile Joxe Mari Unanue gazteak aurkeztu zuen.

Ekitaldian, Joxe Marik azalpenak eman zituen laugarren Euskaraldiaren berezitasunez eta, ondoren, enbaxadoreei dei egin zieten oholtza gainera Orioko Hamalaukoa osatzen duten kideak. 14 kideek konpromisoa hartu dute Euskaraldian parte hartzeko, batzuek ahobizi gisa eta beste batzuek belarriprest gisa, eta herritarrak animatuko dituzte izena eman eta aktiboki parte hartzeko. Adin eta genero ezberdinetakoak dira, eta horrela, lantaldeak azpimarratu nahi izan du oriotar guztiek dutela tokia Euskaraldian.

Hauek dira Orioko Hamalaukoa osatuko duten izenak: Hamalaukoaren patroia: Ainhoa Etxenike. Gainerako kideak: Ibon Arrizabalaga, Guillem Morales, Maria Isabel Etxeberria, Jon Lukas, Anais Da Silva, Itziar Irastortza, Idoia Larrañaga, Ibai Azpiroz, Imma Gontan, Jon Alkain, Mehwish Muhammad, Alaitz Garcia eta Malen Mancha.

Orioko Hamalaukoaren patroi Ainhoa Etxenike izendatu du Euskaraldiaren lantaldeak eta hark eman zuen ekitaldiaren bukaerako mezua. Ainhoa Etxenike azkaindarra da eta Orioko Arraunketa Elkartean dabil arraunean. Euskararen aldeko mezu argia zabaldu zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Orioko Euskaraldiaren ordezkariak eta enbaxadoreak aurkeztu dituzte