Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Orioko expedizioa Ourenseko Ribadavia herrian joan den asteburuko estropadak eta gero. ORIO A.E.
Orio

Orioko arraunlariek bere maila erakutsi zuten Espainiako Iraupen Txapelketan

Ourenseko Castrelo Do Mino herrian zazpi ontzi aurkeztu zituen eta beste 11 arraunlari Euskadiko selekzioarekin aritu ziren

Jueves, 23 de febrero 2023, 00:14

Orioko arraunlari multzo bat asteburuan Ourense probintziako Castrelo Do Miñon izan da Espainiako Iraupen Txapelketan parte hartuz. Orio Arraunketa Elkarteak 7 untzi aurkeztu zituen arraunketa olinpikoan, bertan 8, 9, 10, 13, 20, 25 eta 26. postuetan amaituz.

Publicidad

Emaitzei errepaso bat eginaz, skiff bakarkakoan, Mattin Agirrezabalak 8. amaitu zuen gizonezkoen kadete mailan eta modalitate eta maila bereko nesketan Nahia Gonzalez Etxabarri 10. izan zen; 13. postua amaitu zuten lemazain gabeko biko emakume kadeteek, Maialen Arostegi eta Lia Gaztañazpik; 25. postuan 46 untzien artean skiff bakarkako gizonezko jubeniletan Ugaitz Astigarragak; 26. postuan, Aroa Gomez-ek skiff bakarkako emakume jubeniletan; 20. postuan 53 untzien artean Imanol Garmendiak skiff bakarkako gizon absolutoetan eta, azkenik, 9. postuan skiff bakarkako 2. gizon absoluto mailan Koxme Burutaranek. Maila handia izan zen, tartean oriotarrekin.

Selekzio autonomikoekin

Bestalde, igande goizean selekzio autonomikoen txapelketa ospatu zen eta Orio AE-ko11 arraunlari oriotarrek hartu zuten parte Euskadiko selekzioarekin,6 arraunlari zortziko gizon kadeteetan brontzea lortu zutelarik (Oier Azurmendi, Ekhi Osa, Mattin Agirrezabala, Xanet Irazu, Jon Barranco eta Oihan Manterola (lemazaina). Era berean, 4 arraunlari izan ziren kadete emakumeen zortzikoan, hauek ere brontzea eskuratuz ( Nahia Gonzalez-Etxabarri, Maialen Arostegi, Lia Gaztañazpi eta Irati Olaizola (Lemazaina). Azkenik, skull lauko gizonezko absolutoan Imanol Garmendiak egin zuen arraun, 6. postuan sailkatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad