Orio
Oria Bizi elkarteak ate irekien bi jardunaldi egingo ditu bihar eta etziEgun bakoitzean hiru hitzordu egingo dira: bihar arratsaldez eta larunbatean goizez
Antxon Etxeberria
orio.
Asteazkena, 28 maiatza 2025, 20:29
Oria Bizi elkarteak herritarren bizitza aktiboa sustatzea du helburu, modu jarraituan praktikatutako lehiarik gabeko arraunaren bidez. Elkarteak egiten duena herritarrei azaltzeko eta eskaintzen dituen baliabideak ezagutarazteko, ate irekien saioak egingo ditu berriro maia-tzaren 30ean eta 31n, bihar, ostirala eta larunbatarekin.
Hiru hitzordu izango dira egun bakoitzean: bihar, ostirala, 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean. Larunbatean berriz, goizeko 08:30ean, 09:30ean eta 10:30ean.
Aukera ederra kirola eginez, ibaia eta paisaiaz gozatzeko. Gainera, ate irekien ekimena doakoa da.