Borrar
Oria ibaiaren barne arraunean, bizita aktiboa sustatzea helburu.

Orio

Oria Bizi elkarteak ate irekiak eta hasi berrientzako ikastaroa antolatu ditu datozen asteetan

Ate irekien lehen saioak gaur arratsaldean egingo dira, hiru hitzordurekin: 16:00, 17:00eta 18:00etan, Arraunetxetik abiatuta

Antxon Etxeberria

orio.

Jueves, 27 de febrero 2025, 20:43

Oria Bizi elkarteak herritarren bizitza aktiboa sustatzea du helburu, modu jarraituan praktikatutako lehiarik gabeko arraunaren bidez. Elkarteak egiten duena herritarrei azaltzeko eta es-kaintzen dituen baliabideak ezagutarazteko, ate irekien saioak egingo ditu berriro datozen asteetan, eta baita hastapen-ikastaro bat ere.

Are irekien lehen saioa, gaur

Elkartearen eskaintza ezagu-tzeko, ate irekien saioak egingo dituzte, lehenengoak gaur bertan eta bigarrenak martxoaren 9an. Hiru hitzordu izango dira egun bakoitzean: gaur, ostirala, arratsaldeko 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan eta, martxoaren 9an: goizeko 10:00etan, 11:00etan eta eguerdiko 12:00etan, beti ere Arraunetxen.

Interesa duten herritarrek hi-tzordua aukeratu beharko dute galdetegi bat beteaz.

Hastapen–ikastaroa

Elkartea eta eskaintza ezagutzeaz gain, arraunean egiteko oinarrizko ikastaroa jaso nahi duten herritarrek horretarako aukera izango dute martxoaren 10etik 19ra. Bi data horien artean sei saio antolatuko dituzte, arratsaldez; ordua izen-emate kopuruaren eta marearen arabera zehaztuko dute. Guztira 8 eta 10 ordu arteko ikastaroa izango da, eta 60 euroko prezioa du.

Izen-emateak galdetegiaren bidez edo Arraunetxe bertan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oria Bizi elkarteak ate irekiak eta hasi berrientzako ikastaroa antolatu ditu datozen asteetan

Oria Bizi elkarteak ate irekiak eta hasi berrientzako ikastaroa antolatu ditu datozen asteetan