Borrar
Olatz Zugastik bere azken diskako abestiak eskeiniko ditu Azkoitian.
Olatz Zugastiren kontzertua larunbatean Azkoitian

Orio

Olatz Zugastiren kontzertua larunbatean Azkoitian

Dagoeneko salgai daude datorren larunbatean Baztartzo antzokian emango duen kontzerturako sarrerak

Antxon Etxeberria

ORIO.

Sábado, 26 de abril 2025, 19:57

Datorren larunbata, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Olatz Zugasti kantariak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian. Emanaldi berezi honetan bere azken diskoa den 'Hitzño bat erran eta, banua berhala-ko' abestiak uztartuko ditu ibilbide luzeko kanturik esanguratsuenekin batera, bere taldeak lagunduta. Gau paregabea izango da, zuzenean bizitzeko eta musikak dakarren emozioan murgiltzeko aukera ezin hobea.

Orain urtebete argitaratu zuen Olatz Zugastik, Orion bizi den hernaniar kantariak, bere zazpigarren lana, bere bideari jarraituz, hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuekin.

Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, eta https://entradium.com/es/events/olatz-zugasti-hitzno-bat-erran-eta-banua-berhala-bira bidez erosi daitezke.

'Hitzño bat erran eta, banua berhala' diskoa Zugastiren zazpigarren lana da bere ibilbidean. Orion bizi den Olatz Zugasti hernaniar kantariak bere berezko bideari jarraitzen dio kantu horietan zehar ere, hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuez osatzen den musikarekin eta hitzekin non, besteak beste gure gizartearen itzal, irudipen edo gezurrez haratago begiratzen saiatzen den

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olatz Zugastiren kontzertua larunbatean Azkoitian