Borrar
Joan den urteko irudia, Peugeot 205 motako autoak, Orion. ETXEBERRIA
Nomad Raid bidaia solidarioa bigarren aldiz aterako da Oriotik Marokora, igandean

Orio

Nomad Raid bidaia solidarioa bigarren aldiz aterako da Oriotik Marokora, igandean

Peugeot 205 motako 100 ibilgailutik gora abiatuko dira Oriotik bidai solidario eta kultural hau burutzeko

Antxon Etxeberria

ORIO.

Lunes, 10 de febrero 2025, 20:29

Peugeot 205 motako 100 ibilgailutik gora Euskal Herritik Marokora abiatuko dira igandean, hilaren 16an. Bidaia solidario eta kulturala da, eta abiapuntua Orion izango dute, hondartzako aparkalekuan. 12:00etan martxan jarri aurretik, irteera-ekitaldia egingo dute bertan.

Ekitaldi horretan herriko Caritas elkarteari material solidarioa banatuko diote: 500 kilo inguru janari eta garbiketako produktuak.

Urtero hainbat herrialdetako parte-hartzaileek egiten dute hegoalderanzko bidaia, basamortuko haurrei eskola-materiala eta bizikletak eramateko. Izan ere, auto bakoitzean bizikleta bat eramango dute bidaiariek, eta guztira 40 kilo eskola-material banatuko dute basamortuko herrixketan. Helmugara iristeko 12 egun beharko dituzte, guztira 4.000 kilometro eginda eta bi estatuak zeharkatuz.

Irteera, Oriotik

Peugeot 205ak igande goizean hasiko dira iristen Oriora. Hondartzako aparkalekuan beraientzako gunea jarriko da, hotelaren parean eta ondoko aparkalekuetan eta, horrenbestez, asteburu osoan ezin izango da han aparkatu, ostiraletik igandera.

Goizean izen-emateak eta bestelako prestaketa-lanak egingo dituzte, eta 11:30ean hasiko da irteera-ekitaldia. Azkenik, 12:00etan, basamorturantz abiatuko dira, talde txikitan banatuta.

Bigarren urtea da jarraian bidai solidario hau Oriotik ateratzen dela. Aurreko urtean ikusmina sortu zuen, eta ibilgailuak gidatzen, atzerritar asko ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nomad Raid bidaia solidarioa bigarren aldiz aterako da Oriotik Marokora, igandean