Orio
Maialen Lujanbio bihar ZimitorioanErrezital-hitzaldia emango bihar, igandea, 18:00etan, Euskaraldiko egitarauaren barne
Antxon Etxeberria
orio.
Ostirala, 16 maiatza 2025, 20:10
Euskaraldiko lantaldeak eta Orioko Udalak elkarlanean, Maialen Lujanbio bertsolariaren RR_6_erre(AH)ala errezitaldia antolatu dute bihar, igandea, maiatzaren 18rako; 19:00etan hasiko da saioa, Zimitorio zaharrean, eta saio irekia izango da, doan.
RR Maialen Lujanbiok sortu eta garatutako errezitaldi baten izenburua da. Aurten aurkeztu duen aldaera, seigarrena, RR_6_erre(AH) ala deitu du. RR hitzen performantzea da, funtsean. Hitzen, hotsen, soinuen eta formen arteko esanahi jolas baten emaitza mutatzailea. Inguruko eta garaiko elementuak erabiltzen ditu eta kantuz, hitzez eta irudiz eman.
Saio berezia izango da, eta Udalak herritar guztiei luzatzen die bertaratzeko gonbita.