Eskubaloi zaleek hitzordua dute gaur arratsaldean Karela kiroldegian.

Orio

Lagunarteko eskubaloi partida Bidasoa eta Anaitasunaren artean, gaur Karelan

Jueves, 7 de agosto 2025, 21:27

Irungo Bidasoak eta Iruñeko Anaitasunak denboraldi aurreko lagunarteko partida jokatuko dute gaur 19:00etan Karela kiroldegian, oriotarrek antolatutako Eragin Txapelketaren 5. edizioan. Bi euskal talde garrantzitsuenen arteko partidua da, nahiz eta Anaitasuna mailaz jaitsi den eta hurrengo denboraldian zilarrezko mailan arituko den, galdutako maila berreskuratu eta Asobalera itzultzeko asmo argiarekin. Nolanahi ere, partida ikusgarria izango da, eta zaleek lehen mailako eskubaloia ikusteko aukera izango dute. Bi taldeek beren jokalari onenak kantxaratuko dituzte, egindako azken fitxaketak barne.

Publicidad

Partida ikusteko sarrera online eskuratu daiteke (https://vivetix.com/es/entradas-irudek-bidasoa-irun-anaitasuna-ezqq?s=link), baina kiroldegiko sarreran ere erosi ahal izango da. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da, klubeko partaide eta 8 urte arteko haurrek 3 euro ordaindu beharko dutelarik.

Andoni Baraza

Anaitasuna aipatuta, adierazi behar da Andoni Beraza jokalari oriotarrak Anaitasunako bigarren taldearekin fitxatu duela datorren denboraldirako; 20 urteko jokalariak bi azken urte hauek Bidasoaren bigarren taldean eman ditu, baina lehen taldearekin ere minutuak izan ditu, EHF European League-n debuta eginez.

Maialen Orbañanos

Eskubaloiarekin zerikusia duten gaiekin amaitzeko, Maialen Orbañanos oriotarrak Beti Onak talde nafarrak fitxatu duela esan behar, Liga Guerreras-en jokatzeko. Horrela, Atarrabiako klub nafarrak hiru jokalari oriotar izango ditu bere taldean, Libe Arruabarrena eta Laida Urbitarte-ri, Maialen Orbañanos gehitu behar, iragan denboraldian Zuazon jokatu zuena, Barakaldon. Hiru oriotar gazte emakumezkoen lehen mailako talde berean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad