Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Martxoko egitaraua inauteri festarekin zabalduko da, aurten martxoaren lehen egunean. ETXEBERRIA
Kultur eskaintza oparoa udaberria iritsi bitartean

Orio

Kultur eskaintza oparoa udaberria iritsi bitartean

Urtarriletik martxorako ekintzen programa eman du jakitera Udalak: literatura, dantza, kirola, antzerkia eta musika izango dira protagonistak

Sábado, 25 de enero 2025, 20:23

San Nikolas festetako eta Gabonetako ekitaldi-betekadaren ondoren, Orioko Udalak tarte txiki bat utzi du ohiko jardueren martxara itzultzeko. Ohi bezala, herriko eragileekin prestatu du urtarriletik martxorako ekintzen programa, eta banatu berri da etxez etxe eskaintzaren berri ematen duen eskuorria.

Literatura, dantza, kirola, antzerkia eta musika izango dira 2025eko lehen hiletako protagonistak. Urtarrileko datorren azken astean, esaterako, bi ekitaldi hauek programatu ditu Udalak: 3-6 urte arteko haurrentzako ipuin-kontalaria, batetik, eta Ander Izagirre kazetari eta idazleak kaleratutako 'Elkanoren herriari bueltaka' liburuaren inguruko hitzaldia, bestetik.

Otsaila ere ildo beretik abiatuko da, Mestiza elkarteak eta Haurreskolako guraso-elkarteak antolatutako Liburu Baby Kluba saioarekin, eta norabide berean bukatzea da asmoa, ipuin-kontalariaren hileko saioarekin.Tartean, ostera, urteroko hainbat hitzordu izango dira: Santa Agenda eskea, Oriaren traineru-jaitsiera, Nomad Raid bidaia solidarioa eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren dantza-emanaldia. Horiez gain, bi ikuskizun izango dira herrian: Kimua Dantza Kolektiboaren Generorantz dantza-saioa eta Hika Teatroaren Zorretan antzezlana, hilaren 9an eta 16an, hurrenez hurren.

Martxoan ere, urteroko hitzorduak nagusituko dira: Inauteri-festa, Gipuzkoa Dance Contest dantza-emanaldia, Talai-Mendi elkarteak antolatutako mendi-ibilaldia eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen musika-entzunaldiak. Eta, gainera, haurrei zuzendutako bi saio ere egingo dira: martxoaren 7an, 0-4 urte arteko haurrentzako Azalerako ipuinak ikuskizuna, Hegoak lantaldearen eskutik;eta martxoaren 15ean, laster zehaztuko den haurrentzako film baten emanaldia, kultur etxean.

Bihar ipuin kontalaria

Xehetasun gehiago jakiteko, egitaraua bihar zabalduko da, 18:00etan, kultur etxean, Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioarekin, 3-6 urte arteko haurrentzat. Asteazkenean, urtarrilak 29, 19:00etan, Salatxo aretoan, Ander Izagirreren hitzaldia izango da. 'Elkanoren herriari bueltaka' bere liburuaren inguruan xehetasunak emango ditu idazle donostiarrak, irekia izango den aurkezpenean.

Otsaileko egitaraua 3an, astelehenarekin zabalduko da, 17:30ean, kultur etxean, Liburu Baby Kluba. Ipuinak eta abestiak, Mestiza elkarteak eta Haurreskolako guraso-elkarteak antolatuta, 0-3 urteko haurrentzat. Otsailak 4, Santa Ageda eskea, kalez kale, 10:30ean Zaragueta Herri Eskolan eta 18:00etan Orioko Herri Ikastolan.

Otsailak 9, igandea, 18:30ean 'Generorantz' dantza-emanaldia, Kimua Dantza Kolektiboaren eskutik, Karela kiroldegian. Otsailak 15, larunbata, 16:00etan hasita, 31. Oriaren traineru-jaitsiera, Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta. Hurrengo egunean, 12:00etan, Nomad Raid bidaia solidarioa, hondartzako aparkalekutik abiatuta eta egun berean, arratsaldeko 18:00etan, 'Zorretan' antzezlana, Hika Teatroaren eskutik, kultur etxean. Ondoren, otsailak 23an, igande arratsaldean, Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren dantza-emanaldia, Karela kiroldegian. Eta otsaila amaitzeko, 24an, astelehenarekin, 18:00etan Miriam Mendoza ipuin-kontalaria.

Egitarauak martxoak 1eko inauteri festarekin jarraituko du. Ondoren, martxoak 7, ostirala, 17:00etan Azalerako ipuinak haurrentzako ikuskizuna, Hegoak lantaldearen eskutik, 0-4 urteko haurrentzat, kultur etxean; Martxoak 9, igandea, goizez eta arratsaldez, urtero bezala, Gipuzkoa Dance Contest dantza-emanaldia, WMDEk antolatuta, Karela kiroldegian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultur eskaintza oparoa udaberria iritsi bitartean