Orio
Kalefit Orio Eragin, gaurtik aurrera, Euskadiko TxapelketanZarautzen jokatuko dute, eta lehen partida gaur arratsaldeko 17:30ean Kukullagaren aurka izango dute
A. E.
orio.
Jueves, 10 de abril 2025
Kalefit Orio Eragin eskubaloi taldeak Euskadiko Txapelketa jokatuko du gaur arra-tsaldetik igandera bitartean Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Bertan, Ligako bigarren faseko lau talde onenak elkartuko dira, multzo bakoitzeko bi lehenak. Lehen multzoan Gran Camping Zarautz eta Bilboko San Adrian Loiolak amaitu zuten bi lehen postuetan eta bigarren mul-tzoan, Kukullagak eta Kalefit Orio Eraginek.
Publicidad
Hiru egun hauetan beraien artean neurtuko dira, Euskadiko txapelketa jokoan eta, halaber, Espainiako sektorerako sailkapena. Txapelketa gaur hasiko da eta lehen neurketan, 17:30ean, Kalefit Orio eta Kukullagaren artekoa izango da; ondoren 19:30ean, Zarautz-San Adrian. Oriotarrak bihar, 19:30ean zarauztarren aurka jokatuko dute eta igandean, 10:30ean, Kafefit Orio-San Adrian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión