Orio

Itzulia Women 2025 txirrindulari-proba bihar eguerdian Oriotik pasatuko da

A. E.

orio.

Viernes, 16 de mayo 2025, 20:10

Atzo, ostirala, maiatzaren 16an Zumarragan hasi zen Itzulia Women 2025 txirrindulari-proba, eta lehen etapan Mischa Bredewold holandarra izan zen garailea Agurainen amaituriko esprintean.

Publicidad

Itzuliko hirugarren eta azken etapa, bihar, igandea, Donostian hasi eta bukatuko da. Oriotik azken egun horretan pasatuko da, eguerdian, eta hondartzako irteera moztuta egongo da 11:30etik 13:30era bitartean, gutxi gorabehera.

Usurbildik etorriko dira txirrindulariak eta Txanka-hondartzako bidetik barrena, autopistako errotondaraino egingo dute bidea eta handik Igeldo aldera hartuko dute.

Txirrindulariak ez dira herrigunetik pasatuko, baina autopistako sarrera/irteera eta N-634 errepidea bi ordu inguruz egongo dira moztuta.

Tarte horretan, ibilgailuek Ibaiondotik barrena atera beharko dute herritik eta, Donostia aldera joan nahi izanez gero, Zarautza jo beharko dute, autopista hartzera.

Auto gidariei, eragozpenak barkatzeko eskatzen diete antolatzaileek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad