Itxiera teknikoa ondoren, Karela kiroldegia berriro martxan da
Eskaintza benetan zabalarekin, ateak berriz zabalik dira
Itxiera teknikoa egin du Orioko Karela kiroldegiak aurten ere, abuztuaren 15etik 29ra, garbiketa sakonak eta bestelako konponketak egiteko. Baina, lan horiek amaituta, berriz zabalik da Karela kiroldegia, eskaintza benetan zabalarekin.
BPXport enpresak kudeatzen duen kiroldegiak, igerileku ederra du, 25 metro luzera eta 10 metroko zabalerarekin; beste bat txikiagoa (6x10), 2 fitness gela, 2 padel pista, tenisko kantxa ere badu, sauna lehorra eta sauna bustia, kiroldegiko pista nagusia, indor cicling gela, aktibitate desberdinak burutzeko beste gela bat ere, tatamia, rokodromoa, fisioterapia gela, solariuma. Ikastaroak ere ugari dira; judo, karate, gimnasia ritmikoa, haur eta helduentzat igeria, aerobik, total training ...
Ikusi daitekenez, kiroldegia martxan ordutegi zabalarekin, bai goiz eta arratsaldez, larunbatetan ere irekia eta igande goizetan ere. Informazio gehiago, harrera bertan.