
Orio
Interneta haurrengan eta nerabeengan duen ondoriei buruzko hitzaldia biharSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Interneta haurrengan eta nerabeengan duen ondoriei buruzko hitzaldia biharAntxon Etxeberria
orio.
Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:25
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria saileko TREBA Gurasoak programaren bidez, 'Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak... onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?' hitzaldia eskainiko dute bihar Orion arratsaldeko 18:00etan Salatxo aretoan. Gurasoei zuzendutako saio dinamikoa izango da, eta parte hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena kirola@orio.eus helbidean.
TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Tresna arina eta eraginkorra izan nahi du, hainbat eragileren lankidetzaren bidez, guraso izateari dagokion ezagutza transmititzeko.
Hitzaldi eta tailer ugari eskaintzen ditu programak, eta Orioren kasuan, pantailek eta sare sozialek haurrengan duten eraginari buruzko saioa egingo dute.
Amaia Arroyo eta Jokin Molinero adituek emango dute saioa. Gaiaren inguruko oinarriak eta hausnarketak partekatuko dira, eta zenbait dinamikaren bidez, gaiarekin lotura duten edukiak landuko dira. Gainera, familian lantzeko materialak ere emango zaizkie gurasoei.
Batetik, haurren gurasoentzat, haurren eta pantailen arteko harremana aztertzea; pantailek haurren garapenean dituzten ondorio positiboak eta negatiboak lantzea; pantailen erabilera egokia kudeatzeko gidaritza-gakoak eskaintzea; testuinguru digitaletan haurren ongizatea bermatzeko familiek duten zereginari buruz hausnartzea eta bitartekaritzarako estrategiak eskaintzea
Bestetik, nerabeen gurasoentzat, nerabeen errealitate digitala ezagutzea: zenbat, zertarako, zer eta nola erabiltzen duten Internet. Eragin positiboak zein negatiboak; interneten erabilera arduratsua egiteko bitartekaritza-estrategiak eskaintzea; familia-gidaritza digitalari buruz hausnartzea...
Gurasoentzat, haurtzaro hiperkonektatuaren errealitate digitala (erabilera-ohiturak: gailuak, maiztasuna, edukiak...); gailu digitalen abantailak: mundua ezagutu, komunikazioa eta harremanak, garapen kognitiboa, identitate-erreferenteak... Pantailen gehiegizko erabileraren ondorio fisiko, psikologiko eta emozional negatiboak: tonu falta, gorputz-jarrera ezegokiak, arreta mantentzeko arazoak, emozioak identifikatzeko eta kudeatzeko zailtasunak...; familiaren bitartekaritza teknologikorako gakoak: mugak, arauak, edukiak...; testuinguru digitaletan haurren ongizatea bermatzeko familiek duten zereginari buruzko hausnarketa kolektiboa eta, horrekiko ikuspegi kritikoa. Nerabeen gurasoentzat landuko diren gaien artean, nerabezaro hiperkonektatuaren errealitate digitala: maiztasuna, helburuak, joerak...; gailu digitalen abantailak: mundua ezagutu, komunikazioa eta harremanak, garapen kognitiboa, identitate erreferenteak...
Pantailen gehiegizko erabileraren ondorio fisiko, psikologiko eta emozional negatiboak: tonu falta, gorputz-jarrera ezegokiak, arreta mantentzeko arazoak, emozioak identifikatzeko eta kudeatzeko zailtasunak...; familiaren bitartekaritza teknologikoaren garrantzia eta gakoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.