Orio
Iñigo Martinezek 'Ezinezkoaren alde' liburua aurkeztuko du gaur, Salatxo aretoanEl Diario Vasco
ORIO.
Martes, 13 de mayo 2025, 19:54
Iñigo Martinez Peña (Gasteiz, 1975), filosofo, idazle eta irakasleak 'Ezinezkoaren alde' lan berria kaleratu du aurten. Gaur, asteazkena, liburua aurkeztuko du Salatxo aretoan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta saioaren ondoren, solasaldia izango da idazleak berak gidatuta.
Publicidad
Lanak «nahi baduzu, ahal duzu» lelo ezagunaren kontrako aldarria du muinean, eta ezinezko helburuen onarpen eta hutsuneen laudorioa egiten du. Egilearen hirugarren obra da hau, eta ezinezkoa ukatzen duen diskurtso kapitalistak sortutako egonezinaren aurrean, bizitza bizi egiten dela aldarrikatu nahi izan du.
2021ean kaleratu zuen 'Mandamentu hipermodernoak' liburuak irakurle askoren interesa piztu zuen, eta gaur eskainiko duen saioa ere interesgarria izango da. Ez da sarrerarik beharko hitzaldian izateko, eta interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta, idazlearen hitzak entzutera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión