Orio
Iñake Irastorzaren 'Zorretan' antzezlana ikusteko sarrerak, salgai daude Turismo BulegoanHika Teatroak pasa den udazkenean estrenaitu zuen antzezlana; igandean, hilaren 16an, Orion izango da
El Diario Vasco
ORIO.
Jueves, 6 de febrero 2025, 20:33
Hika Teatroak pasa den udazkenean estreinatu zuen 'Zorreta'-n antzezlana, eta hurrengo igandean, hilaren 16an, Orion izango da ikusgai. Sarrerak 10 euroan jarri dira salgai, eta turismo-bulegoan eskuratu ahal izango dira. Lau sarrera erosteko aukera izango da, gehienez, pertsonako.
Hika Teatroak 35 urte egin ditu Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean. Urteurrena ospatzeko, 'Zorretan' antzezlana aurkeztu dute, zaintza, maitasuna eta amatasuna oinarri dituen obra, eta Iñake Irastorza oriotarra da protagonistetako bat.
Egoera komiko, zentzugabe eta surrealista ezberdinen bidez, iraganera, orainera eta etorkizunera egingo du jauzi emakume bat, honen senarra eta ama protagonista dituen narrazioak.
Hiru dira taula gainera igoko diren aktoreak: Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza. Proiektu ugaritan lan egindakoa da Iñake oriotarra: zinemarako, 'Aupa Etxebeste!' (2005) eta 'Kutsidazu bidea, Ixabel!' (2006) bezalako euskal film klasikoetan parte hartu du; Euskal Telebistan umoreari lotutako saio ugaritan izan da, hala nola, 'Wazemank' (2005-2007) eta 'Kontuz atsuak!' (2013) saio arrakastatsuetan; eta nola ez, Euskal Herriko zein estatuko antzeztokietan biran izan diren dozenaka antzerki-obratan. Oraingoan, herrian ikusteko aukera izango da.
Inauterietako bazkaria
Gogoratu, bestalde, martxoaren 1ean, larunbatarekin, ospatuko direla Inauteriak Orion eta, urtero bezala, egun osoko egitaraua antolatu duela Udalak, eragileekin elkarlanean. Tartean, herri-bazkaria izango da eguerdian, eta txartelak gaur bertan jarriko dira salgai, turismo-bulegoan, 16:00etatik aurrera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.