Orio
Ikasturte berriko entrenamenduak hasi ditu Ospele pilota klubakAurten 30etik gora neska-mutilek eman dute izena eskuz eta palaz aritzeko eta Zaraguetako frontoian hasi dute ikasturte berria
Ospele pilota klubeko kideek Zaraguetako frontoian hasi dute ikasturte berria. Orioko frontoiaren eraisketa lanak laister hasiko direla jakinda, Udalak Zaraguetako frontoia egokitzeko lanak egin zituen abuztuan eta irailean, pilota klubaren beharretara egokitzeko. Eta irailaz geroztik, frontoi horretan ari dira entrenamenduak egiten Ospeleko gazteak.
Pilota klubak 6 urtetik gorako haurrentzako saioak eskaintzen ditu, eta aurten 30etik gora neska-mutilek eman dute izena eskuz eta palaz aritzeko. Urtero bezala, adinaren araberako taldeak osatu dituzte, eta entrenamenduak astean bi aldiz egiten dituzte, txikienek izan ezik, hauek astean behin elkartzen baitira.
Aldiz, 12 urtetik gorako gazteak eta federatutako helduak inguruko herrietako pilota klubetan ariko dira ikasturte honetan.
Egoera berrira egokitzen ari dira klubeko arduradunak eta erabiltzaileak, eta zailtasunen gainetik, gogotsu ekin diote ikasturteari. Zentzu horretan, Udalak eskerrak eman nahi dizkie egiten ari diren esfortzuagatik.