Borrar
Ea gaurkoan ere honelako irudiak ikusten ditugun. ETXEBERRIA
Igoera lortzeko Oriokok hiru puntuak behar ditu larunbat honetan Santo Tomas Lizeoaren aurka

Orio

Igoera lortzeko Oriokok hiru puntuak behar ditu larunbat honetan Santo Tomas Lizeoaren aurka

Norgehiagoka benetan garrantzitsua 17:00etatik aurrera Mendibeltz zelaian

Viernes, 2 de mayo 2025, 20:09

Preferente mailako Oriokok gaur 17:00etan Mendibeltz zelaian Santo Tomas Lizeoa taldearen bisita jasoko du, norgehiagoka benetan garrantzitsuan. Hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen Liga amaierarako eta Orioko bigarren postuan dugu 58 punturekin, une honetan zuzeneko igoera postua duen Roteta taldea baina bat gutxiagorekin.

Joseba Agirreren taldeak lehenengo bere lana egin behar du, bere partida aurrera atera, beste emaitzetara begira jarri aurretik. Eta ez dute erraza izango, Santo Tomas Lizeoa laugarren postuan sailkatua baitago. Dena den, zalegoaren bultzadarekin, garaipena lortzera behartuta dago Orioko.

Era berean, gaur 17:30ean Euskalduna eta Rotetak elkarren aurka jokatuko dute eta emaitza ikusi behar, sailkapena zerbait argitze aldera.

Beste lau partida

Jarraian, gaur 19:00etan, Erregional mailako taldeak jokatuko du Ostadar 'B'-ren aurka, Gipuzkoako Koparen barne. Dena den, karteldegia goizetik zabalduko da, 11:30ean infantilen arteko Orioko-Gure Txokoarekin. Arratsaldeko 15:00etan, Orioko-Goierri Gorri (kadete neskak) eta bihar, iganderako, 16:00etan ohorezko kadete mailako Orioko-Beasain neurketa geratzen da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igoera lortzeko Oriokok hiru puntuak behar ditu larunbat honetan Santo Tomas Lizeoaren aurka