Orio
Igandeko Kukuarri Egunean, meza, salda eta pintxoak, tontorreanAurretik, ostiralean oztopoen zirkuitua eta larunbatean eskalada egiteko aukera eta tirolina
Talaimendi mendi elkarteak antolatzen duen egitarauarekin jarraituz, ostiral honetan arratsaldeko 17:00etan, oztopo zirkuitua izango da tirolinako parkean. Parte hartu nahi duzuenok, bertaratu besterik ez duzue. Larunbatean arratsaldkeo 16:00etatik aurrera, eskalada egiteko aukera elizako paretan eta tirolina izango da elizatik plazara. Igandean berriz, Kukuarri Eguna, irteera goizeko 09:00etan egingo da Herriko Plazatik eta, tontorrean, 11:00etan, elizkizuna egingo da eta salda eta pintxoak banatuko dira.
Publicidad
Eta mendizaleen asteari amaiera emateko, datorren larunbata, hilak 31an, Talaimendi Trail mendi lasterketa izango da, irteera Herri Ikastolaren paretik egingo delarik arratsaldeko 17:00etan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión