Orio
Hondarribia eta Ur Kirolak nagusi Nazioarteko EstropadanSari banaketarekin batera, Dionisio Redondo eta Javier Puertas omendu zituzten
El Diario Vasco
orio.
Asteartea, 23 apirila 2024, 20:23
Hondarribia gizonezkoetan eta Ur Kirolak emakumeetan nagusitu ziren larunbat arratsaldean jokatutako XIX. Nazioarteko Estropadan. Hondarribiak lau frogak irabazi zituen eta nagusitasun osoarekin gailendu zen (20 puntu), Orio bigarren izan zelarik (15 puntu), eta ondoren Nautico de Sevilla (13), Burdeos (8) eta Caminhense (4).
Emakumeetan Ur Kirolak izan zen irabazlea 19 punturekin, bigarren Nautic de Amposta (17), eta ondoren Burdeos (10), Nautico de Sevilla (8) eta Oportoko Portuense (6).
Giro ederra izan zen larunbatean egun guztian zehar eta kirol festa amaitu aurretik, sari banaketarekin batera, Dionisio Redondok eta Javier Puertasek, Orio Arraunketa Elkartea eta herritarren eskutik merezitako omenaldia jaso zuten.
Arraunlari handiak izan dira eta dira oraindik, izan ere, hor jarraitzen dute Orioko izena Espainia eta Europan zehar zabaltzen. Sei modalitate desberdinetan izan dira Txapeldun beraien ibilbide oparoan: (8+) Zortzikoan, munduko txapeldun; (4+) Lemazaindun Laukoan, Espainiako txapeldun; (4-) Lemazain Gabeko Lau-koan, Espainiako txapeldun; (2X) Skull Bikoitza, Espainiakotxapeldun; (1X) Skiff - Bakarkakoa, Espainiako txapeldun eta, Lemazain Gabeko Bikoan, baita ere, Espainiako txapeldun. Arraunketa olin-pikoko jardueraz gain, tostako arraunketan ere, batel, trainerila eta traineruan Espainiako txapeldun izandakoak.