
Orio
'Hitanoa eta generoa XXI. mendean' hitzaldia eta noka-ikastaroa antolatu ditu Euskaraldiko lantaldeakSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
'Hitanoa eta generoa XXI. mendean' hitzaldia eta noka-ikastaroa antolatu ditu Euskaraldiko lantaldeakEuskaraldiko lantaldeak antolatutako jarduera-programaren barruan, hitzaldia izango da datorren asteartean, maiatzak 6, Salatxo aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Bertan Garbiñe Bereziartua Etxeberria EHUko irakasleak hitanoaren erabileraren gaia aztertuko du genero-ikuspegitik.
Hika eta noka bereziak dira. Euskararen berezitasun politenetako bat, gertutasuna, parekotasuna edo konplizitatea adierazteko erabiltzen baitira. Baina zer korapilo sortzen zaizkigu, gaur egun, hitanoa erabiltzen dugunean? Nola uztartu genero-ikuspegia eta hitanoaren erabilera? Gai horiek aztertuko ditu Garbiñe Bereziartua Etxeberriak astearteko hitzaldian.
Bestalde, aurtengo Euskaraldian, Orion, hikaren eta nokaren erabilera bultzatu nahi du lantalde antolatzaileak eta, beraz, horri begira antolatu ditu jardueretako batzuk. Astearteko hitzaldiaz gain, bi eguneko noka-ikastaro labur bat ere antolatu du lantaldeak. Bina orduko bi saio praktiko izango dira, bi asteazkenetan: maiatzaren 7an eta 14an. AEK-ko irakasle Amaia Zalduak emango ditu eta helburua da nokaren erabilerari buruzko azalpen orokor batzuk ematea eta, ondoren, praktikan jartzeko urratsak egitea lagun artean.
Ikastaroa Saregile Emakumeen* Etxean emango da eta irekia da guztientzat. 18:00etatik 20:00etara izango da esandako bi egunetan. Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik.
Hemendik bi astera hasiko da aurtengo Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko ariketa sozial erraldoia. Aurtengo edizioa laugarrena da eta maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da Euskal Herri osoan. Orioko Euskaraldia bideratzeko lantaldeak aurkeztu berri du datozen egunotan antolatu dituen jardueren programa.
Aipatutako hitzaldi eta ikastaroaz gain, maiatzak 15ean, 'Nola egin ondo Euskaraldiaren ariketa', azalpenak emango ditu Salatxo aretoan Ahize-AEK-ko Araitz Mugurutzak. Eta hurrengo egunean kantu-afaria izango da Balea elkartean, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.