Borrar
Kultur ekitaldi zerrenda oparoa prestatu du udalak datozen hilabeteetarako. Pasa den ostiralean adibidez Verde Pratok, Ana Arsuagak, kultur etxea bete zuen emanaldian.
Herriko eragileek eta Udalak 40 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte

Orio

Herriko eragileek eta Udalak 40 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte

Udalaren eta herriko eragileen elkarlanaren fruitua da osatu den programazio aberats eta mardula

Antxon Etxeberria

ORIO.

Miércoles, 16 de abril 2025, 19:55

Orioko Udalak kultura eta herriko kultur ekosistema indartzearen aldeko apustua egin du azken urteotan. Honela, aurtengo udalaurrekontuak osatzerakoan, 55.000 eurotik 70.000 eurotara igo zen kultur ekintzetara bideratutako diru partida. Partida horretako diruarekin programatzen dira urte osoko kultur emanaldiak; San Pedro eta San Nikolas festek diru-partida propioak dituzte eta beste festetarako ere (Gabonak, Inauteriak, auzoetako festak, Gazte Festak...) partida berezia dago.

Udaberriko agendako artisten kontrataziora 21.127,68 euro bideratu ditu Udalak, eta egitarauan ikus daitekeenez, une honetan Euskal Herrian erreferente diren artistak programatu dira.

Ekitaldien zerrenda osoa

Apirila, maiatza eta ekaina urteko hilabete oparoenak izan ohi dira ekitaldiei dagokienez, eta aurten ez da gutxiago izango. Herriko eragileekin elkarlanean, 40 proposamen inguru antolatu ditu datozen asteetarako Orion, eta horiek guztiak jasotzen dituen eskuorria etxez etxe banatu du Udalak.

Udalaren eta herriko eragileen elkarlanaren fruitua da osatu den programa aberats eta mardula, eta eskerrak eman nahi dizkie guztiei egindako esfortzuagatik.

Ekitaldien artean badira eragileek urtero antolatzen dituzten jarduerak, eta horietako batzuk aipatzearren: ospatu berri den Orioko Herri Ikastolaren aste kulturala, Zaragueta Herri Eskolaren Kros Txikia, DanbolinFest jaialdia, larunbatean izan berri den Nazioarteko Arraun Estropadak, Talaimendi elkartearen astea eta Talaimendi Trail proba, Orio Arraunketa Elkarteak antolatzen duen Garagardo Azoka...

Ekitaldien xehetasunak eskaintzen joango bagara ere, Aste Santuaren ondoren, hilaren 26an, larunbata, Gipuzkoako aulki mugikorreko arraun txapelketa ospatuko dute errioan, 16:30ean hasita eta apirilaren 28an, astelehena, Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da, Kultur etxean, 18:00etan, HH 3. mailatik aurrerako haurrentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko eragileek eta Udalak 40 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte