Orio
Haurreskolako matrikulazio-epea zabalik, atzotik maiatzaren 9ra bitarteraEl Diario Vasco
orio.
Asteartea, 22 apirila 2025, 21:00
Haurreskolen partzuergoak 2025-2026 ikasturteko matrikula egiteko epea zabaldu berri du atzo bertan, eta epea zabalik izango da maiatzaren 9ra bitartera. Izen-ematea Maria Maestra Haurreskolan egin beharko da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era. Izena online ere eman daiteke
Instalazioa aldez aurretik bisitatu nahi dutenek aukera izango dute, Maria Maestra haurreskolak horretarako ezarri dituen ate irekietako egunetan. Lehenengoa pasa den apirilak 8rako ezarri zen eta bigarrena datorren astearterako, apirilak 29rako.
Bisitak eta atea irekiak
Ate irekietako bisitak egiteko edota informazio gehiago behar izanez gero, interesdunak harremanetan jarri daitezke Orioko Maria Maestra Haurreskolarekin, 943 890 625 telefono-zenbakira deituta, edo mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbide elektronikora idatzita. Edozein zalantza argitzeko ere bi bide horiek erabili daitezke.