Orio
Haurrentzako bigarren filosofia-saioa bihar arratsaldean egingo daHitzordua Gaztelekuan izango da, 17:00etan, eta jolasetik abiatuko da
El Diario Vasco
ORIO.
Osteguna, 3 apirila 2025, 20:49
Jolasetik abiatuta, LH5 eta LH6 mailetako haurrei zuzendutako filosofia-saioa antolatu zuten Jakinmin elkarteak eta Txurrumuski aisialdi-taldeak martxoan, Udalaren laguntzarekin. Saioak izandako arrakasta ikusita, ekimenari jarraipena ematea erabaki dute, eta bihar, larunbata, apirilak 5ean jarri dute bigarren hitzordua. Gaztelekuan izango da, 17:00etan hasita, eta Jakinmin praktika filosofikoen elkarteko kide batek bideratuko du. Ordu eta erdiko iraupena aurreikusten da, eta doan izango da. Interesa dutenek, izena aurrez eman behar dute, udaleko webgunean.