Borrar
Javier Etxarri (Orialki), Anuska Esnal alkatea eta Xabi Altuna (Orio AE), aurkezpenean. ETXEBERRIA

Orio

Guztira 77 ontzik hartuko dute parte larunbateko XXXI. Oriaren Traineru Jaitsieran

Llagutak, mixtoak eta jubenilak, beteranoak (31 ontzi), emakumeen traineruak (13) eta gizonezkoen traineruak (15) izango dira lehian

Jueves, 13 de febrero 2025

Larunbat honetan izango da XXXI. Oriaren Traineru Jaitsiera, aurten 77 ontzi izango direlarik uretan, iaz baino 10 gutxiago. Arrazoi nagusia, traineruek azken bi asteburuetan estropadak izan dituztela, Sestaon eta pasa den igandean Portugaleten eta, batik bat bizkaitarrek, asteburu hau atseden hartzea erabaki dute, besteak beste Bermeok, azken hiru urteetako irabazlea Orion.

Jaitsieraren aurkezpena ostegun eguerdian egin zen Arraunetxeko kanpokaldean, Xabi Altuna, Orio Arraunketa Elkarteko ordezkariarekin; Anuska Esnal Orioko alkatearekin eta Javier Etxarri, Orialkiko ordezkariarekin, izan ere Orialkik jarraitzen du patrozinatzaile nagusi modura.

Guztira, esan bezala, bihar-koan 77 ontzi bilduko dira, honela banatuak: Llagut: 12; Jubenil traineruak: 6; Beteranoen traineruak: 31; Emakumezko absolutuen mailan, 13, eta, gizonezko absolutuen mailan, beste 15.

Arratsaldeko 16:30ean hasita

Lehen ontziak, Llagutak, 16:30ean abiatuko dira, Saikolatik, 4.000 metroko distantzian. Ondoren, jubenil mixtoen txanda, sei untzirekin, tartean, Orio Arraunketa Elkartea ordezkatzen duena. Lehen aldia da Oriok jubenil mixtoa uretaratzen duela.

Jakinarazi, gainera, Iñigo Tapiak orain egun gutxi jubenilen entrenatzailea izateari utzi egin diola eta klubak laister izendatuko duela entrenatzaile berria. Jarraian, 17:06ean, beteranoek hasiko dute ibilbidea, baita ere Saikolatik, tartean Badok 13 Orioko bi ontzi.

Traineru nagusiak

Arratsaldeko 17:37ean, emakumeen traineruei emango zaie irteera, guztira 13 traineruekin eta tartean Orio Arraunketa Elkartea. Joan den urtean bigarren amaitu zuten Patxi Frances-en neskek. Ea aurten bandera irabazten duten.

Eta azkenik, 17:50etik aurrera, gizonezko traineruen txanda. Esan behar ibaian 15 traineru bakarrik izango direla eta, Ondarroa eta Arkote kenduta, guztiak gipuzkoarrak. Gizonezkoek Mapil-Aginagatik, Orioko zubi pareraino, 6.000 metrotan egin beharko dute arraunean. Getaria, Hondarribia, Donostiarra eta Orio Orialki 'A' izango dira azken laurak irteera ematen.

Orioko gizonezko bi ontzientzat debuta izango da eta ikusmina sortu du. Oriotarrak joan den urtean makal xamar ibili ziren, 7. postuan amaituz. Iker Zabalak ez ditu bere intentzioak jakitera eman, baina baliteke bi traineruetako mutilak nahastuan lerrokatzea. Denboraldia hasteko oraindik hilabeteak geratzen dira eta biharko jaitsiera neguko prestakuntza fisikoa eta teknikoa nola doan ikusteko besterik ez du balio. Hori bai, estropada etxean izanik, emaitza on bat lortzen saiatuko dira.

Estropada amaitu eta gero, uretan bertan, Salatxo parean, banatuko zaizkie irabazleei banderak.

Guztira 1.100 arraunlari

Guztira 1.100 arraunlari bilduko dira Orion larunbateko festan. Katalanak asko eta beteranoen artean, Kataluniatik, Malagatik, Alikantetik, Galiziatik, Kantabriatik... etorritakoak.

Orio eta inguruko nekazal turismo eta albergetan egingo dute lo eta sagardotegiak ere arraunlariekin topera izango dira gauean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Guztira 77 ontzik hartuko dute parte larunbateko XXXI. Oriaren Traineru Jaitsieran

Guztira 77 ontzik hartuko dute parte larunbateko XXXI. Oriaren Traineru Jaitsieran