
Orio
Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak (8+) Legution eta trainerila ligaren hasiera, gaurSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak (8+) Legution eta trainerila ligaren hasiera, gaurAntxon Etxeberria
orio.
Miércoles, 30 de abril 2025, 20:05
Datozen egunetan, jarduera itzela du Orio Arraunketa Elkarteak. Honela, gaur, osteguna, maiatzak 1, Legutio-Araban, goizeko 10:00etatik aurrera, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa, (8+/ zortzikoan) jokatuko da, gizonezko absolutuetan.
Baita ere, gaur bertan, Gipuzkoako Trainerila Liga eta Gipuzkoako Federazio Kopa hasiko dira eta gizonezko absolutuek bertan parte hartuko dute. Traineriletako lehen jardunaldia Pasai San Pedron izango da gaur goizeko 11:00etan hasita. Guztira lau jardunaldi jokatuko dira txapeldunak erabakitzeko. Orioko 'A' taldea Ligan lehiatuko da eta 'B' eta 'C' taldeak Kopan jardungo dute. Liga eta Kopa bukatutakoan etorriko dira txapelketak: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiakoa.
Gaur trainerilen lehenengo jardunaldia eta asteburuan bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatuko dira; larunbatean, Hondarribian, 16.00etatik aurrera eta igandean hirugarrena Getarian, goizeko 11:00etan hasita, bietan era berean Liga eta Kopa. Adierazi ere, igandean, arratsaldeko 17:30ean eta Zumaian, San Telmo Trainerila Saria jokatuko dela. Bertan, Orio AEko gizonezko talde bat izango da, baina estropada hau Liga eta Kopatik kanpo da.
Ondorengo asteburuari begira, maiatzak 10, larunbatean, Mutrikun traineriletako 4. jardunaldia izango da eta bertan Liga eta Kopa amaituko dira. Maiatzak 11, igandean, Pasai Donibanen, Gipuzkoako Txapelketa izango de lehian eta sailkatzen diren ontziak, maiatzak 18, igandea, Ondarroan elkartuko dira Euskadiko Txapelketan eta autonomia bakoitzeko lehen sailkatuak maitzak 24 eta 25ean, Galiziako A Pobra de Caramiñal (A Coruña) herrian jokatuko dute Espainiako txapelketa.
Aurretik, maiatzak 10 eta 11n, Ourenseko Castrelo do Miño herrian, kadete eta infantil mailakoak Copa Primavera izango dute jokoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.