Borrar

Orio

Euskaraz Gazte literatur lehiaketari buruzko galdetegia

Zabaldu berri du Udalak lehiaketaren oinarriak aldatu eta egokitzeko asmoarekin

El Diario Vasco

ORIO.

Lunes, 3 de marzo 2025, 20:23

Orioko Udalak Euskaraz Gazte literatur lehiaketa antolatzen du urtero, Orioko eta Aiako 16 urtetik gorako gazteentzat. Iaz 31. ekitaldia egin zen, eta aurten lehiaketaren oinarriak aldatu eta egokitu nahi ditu Udalak, parte-hartzea bultzatzeko asmoarekin, eta, oro har, lehiaketa erakargarriago egiteko.

Oinarriak aldatu aurretik, galdetegi bat prestatu du Udalak, herritarren iritziak jasotzeko. Bereziki, lehiaketan azken urteotan parte hartu izan duten herritarren iritziak jaso nahi dira, baina galdetegia irekia izango da edonorentzat. Hamar galderako galdetegi anonimo labur bat izango da, berehala bete daitekeena, eta oso lagungarria izango zaio Udalari hemendik aurrerako erabakiak hartzeko.

Lehiaketaren ezaugarriak

Euskaraz Gazte literatur lehiaketa udazkenean egiten da; Udalak irailean zabaltzen du deialdia, eta lanak jasotzeko epea azarora arte luzatzen da. Abenduaren 3 inguruan egiten da sari-banaketa ekitaldia, Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta. Bi kategoria bereizten dira: ipuinena eta bertsoena edo olerkiena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraz Gazte literatur lehiaketari buruzko galdetegia