Orio
Euskara praktikatu nahi dutenentzat, Mintzalagun programaSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Euskara praktikatu nahi dutenentzat, Mintzalagun programaEl Diario Vasco
ORIO.
Jueves, 6 de febrero 2025, 20:33
Badira euskara praktikatu nahi duten arren, horretarako zailtasunak dituzten herritarrak: lotsa ematen dietelako, inguruan inor ez dutelako... Pertsona horiei laguntzeko helburua du Mintzalagun egitasmoak eta izen-ematea zabalik dago.
AEK-k hiru edo lau pertsonako taldeak osatzen ditu eta, horietan, euskaraz ondo dakien bat eta praktikatu nahi dutenak biltzen dira. Taldeak astean behin elkartzen dira, ordubetez, euskaraz hitz egiteko gustuko jardueraren bat eginez. Denetik egiten dute: paseoa eman, kafea hartu, pintxo-potean ibili, mendira joan, erosketak egin...
Nor bere helburua lortzeko apuntatzen da Mintzalagun programan: euskaraz ondo dakienak laguntzaile-papera betetzen du eta praktikatu nahi duenak, berriz, aukera dauka lasai hitz egiteko gune euskaldun eroso batean.
Euskara praktikatzeko izena eman nahi dutenek, hiru bide dituzte: WhatsApp mezu bat bidaliz 625 485 215 telefonora edo urolakosta@aek.eus helbidera idatziz, edota Orioko euskaltegira hurbilduz, bertan beharrezko informazioa emango zaie. «Euskaraz ondo egiten baduzu eta praktikatu nahi dutenei lagundu nahi badiezu ere eman dezakezu izena. Astean ordubete eskaini beharko diozu, besterik ez», diote AEK-tik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.