Orio
Euskadiko traineru txapelketa BermeonAldi berean, gaur aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa, Legution, Oriok 31 ontzi aurkeztuko dituelarik
Antxon Etxeberria
ORIO.
Ostirala, 6 ekaina 2025, 19:56
Orioko arraunlariak gaur Legution izango dira, Euskadiko aulki mugikorreko txapelketan. Oriok guztira 31 ontzi aurkeztuko ditu modalitate eta maila desberdinetan eta aukerak izango ditu dominekin itzultzeko etxera. Ea zenbat lortzen dituen.
Bestalde, bihar, Bermeon, Euskadiko Traineru Txapelketan izango dira gizonezko trainerua zein Badok 13 Orio beteranoak. Lehendabizi, 11:00etan, beteranoak hasiko dira eta 12:00etan, gizonezko absolutoen txanda, 13:00etan emakumezkoen txapelketarekin itxiko delarik jardunaldia, Orio gabe.
Gizonezkoen txapelketan, Gipuzkoatik Orio, Donostiarra, San Juan eta Hondarribia sailkatu ziren joan den asteburuan Orion izandako estropadan eta Bizkaiatik sailkatuak Zierbena, Bermeo, Santurtzi eta Isuntza izan ziren. Beraz, estropada gogorra aurre-ikusten da.
Estropada ETB-ek zuzenean emango du.