Borrar

Orio

Eskolarteko ibilaldi neurtuetako bat Orion izango da, bihar goizean

El Diario Vasco

orio.

Viernes, 14 de marzo 2025, 20:08

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren ekimenez, Eskolarteko Ibilaldi Neurtuak egiten dira urtero, 6 eta 16 urte arteko gazteen artean mendizaletasuna sustatzeko. Aurtengoa 37. edizioa izango da, eta bihar, igandea, martxoaren 16an egingo da jardunaldia, Gipuzkoako bost udalerritan: Añorgan, Bergaran, Errenterian, Ormaiztegin eta Orion. Orioren kasuan, Talai Mendi elkartea arduratu da prestaketaz, eta izen-ematea haren bidez egin da. Ikasleek bost laguneko taldeetan eman dute izena. Talde bakoitzak heldu baten laguntza izango du, eta helburua da proposatutako mendi-ibilbidea osatzea, hiru kontrol-gunetatik pasata eta erritmo egokia mantenduta, lasterka egin gabe.

Bi ibilbide

Orioren kasuan, Zaragueta eskolatik egingo da irteera, goizeko 9:30-10:00ak artean. Bi ibilbide izango dira: 5,5 kilometroko ibilbide motza eta 9 kilometroko ibilbide luzea. Eta kontrol-guneak Longan (hasiera eta bukaera) eta Kukuarrin jarriko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskolarteko ibilaldi neurtuetako bat Orion izango da, bihar goizean