Orio
'Errio' dokumentalak Noidako Nazioarteko Zinema Jaialdiko saria jaso zuen asteburuanIbon Gaztañazpi zuzendaria India iparraldean dagoen Noida hirian izan berri da saria jasotzen
India iparraldeko Noida hirian egiten den Nazioarteko Zinema Jaialdian dokumental onenaren saria jaso berri du 'Errio' dokumentalak. Ibon Gaztañazpi zuzendaria sari-banaketa ekitaldian izan da asteburuan, eta lantalde osoaren izenean jaso du garaikurra.
Gaztañazpik azaldu duenez, epaimahaiak dokumentalaren irudia, musika eta hizkuntza baloratu ditu gehien, eta elkarrizketatuen artean, Kaxilda Garate saregilearen figura nabarmendu dute.
Xabier Alberdi historian doktoreak eta Itsas Museoko zuzendariak zaindu zuen lanaren zorroztasun historikoa; Xabier Etxeberriak gidoia idatzi, eta Beñat Gerekak errealizazio lanak.
Datozen emanaldiak
Dokumentala irailean estreinatu zen herrian, 700 lagunen aurrean, eta abenduan beste bi proiekzio eskaini ziren kultur etxean. Horrez gain, Durangoko Azokan eta Indian ere eskaini dute filma, eta herriz herri zabaltzen hasi da orain Udala. Martxoaren 28an, Aian proiektatuko dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.