Orio
Errepidea itxita bihar eguerdian, 13:00etatik 14:30era, Itzulia dela etaEl Diario Vasco
orio.
Astelehena, 7 apirila 2025, 20:16
Bihar, hilak 9, egingo dute Itzulia Basque Country bizikleta-lasterketaren hirugarren etapa, Zarautzetik Beasainera. Txirrindulariak Orio gainetik igaroko dira, eta hori dela-eta, errepidea itxita egongo da Oriotik Zarautzera joan nahi duten ibilgailuentzat, 13:00etatik aurrera.
Horrez gain, Zarautzeko kanpineko errepidea ere itxita egongo da. Antolatzaileek aurreikusitako plangintzaren arabera, errepidea 14:30ak inguru zabalduko da, txirrindulariak igarotakoan. Eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie autogidari guztiei.
Infantilak, zilarra bateletan
Gipuzkoako Batel Txapelketak ospatu ziren asteburuan Pasai Donibanen, eta bertan Orio A.E.-ko infantil mutilek zilarra lortu zuten. Kadete-promesa mutilak, txapelketa finalerako sailkatu ez zirenez larunbatean, Federazio Kopa jokatu zuten igandean eta garaile izan ziren. Berdin gertatu zen kadete promeseko nesken taldearekin, haiek ere hirugarren postuan amaitu zuten Federazio Kopan.