Borrar
«Eragileekin batera hartutako erabakiza izan da», dio Anuska Esnalek.

Orio

«Egindako prozesua eta hartutako erabakia heldutasun-ariketa bat izan da»

Anuska Esnal Oliden Orioko alkatea

Sábado, 24 de mayo 2025, 21:24

Orioko Udalak asteazkenean jakinarazi zuen Bisiguaren Festa bertan behera uzteko erabakia. Festa antolatzen duten eragileekin elkarlanean eta gogoeta-prozesu baten ondoren hartutako neurria izan da, Anuska Esnal Oliden Orioko alkatearen hitzetan, «Bisiguaren Festa egiteko baldintzarik ez zegoela» ikusi dutelako. Anuska berarekin hitzegiteko aukera izan dugu.

–Zein da erabakia hartzeko egin duzuen gogoeta-prozesua? Non du abiapuntua eta zein izan dira zuen kezka nagusiak?

–Udalak etengabe egiten du abiatzen dituen egitasmoak baloratzeko gogoeta. Jai hau antolatzeko, lan-mahai eratu genuen eta adostu dira azken urteetako neurriak, beti aho batez: parrillero izateko aukera jende gehiagori zabaltzea, gonbidatu instituzionalak ia erabat kentzea herritarrek izateko, txartel-salmenta arautzea, otordu-kopurua erdira murriztea arrainaren kalitatea bermatzeko... Horiek guztiak azken urteotan hartutako neurri puntualak izan dira, festaren eredua agortzen ari zela erakusten zigutenak. Aurten, beste pauso bat eman dugu, eta lan-mahai horretan adostuta, Bisiguaren Festa egiteko baldintzarik ez zegoela ikusi dugu.

–Festa aurrera eramateko ezinbestekoak diren osagaiak kolokan izan dituzuela aipatu duzue: parrilleroen lana, bisigua bera eta catering-enpresa. Nola eragin dute erabakian?

–Turismo- eta merkataritza-teknikariaren ikuspegitik, jaiak, bideragarria izateko, hiru zutabe ditu: generoa (bisigua), parrilleroak eta jatetxearen logistika-enpresa. Bisiguari dagokionez, espeziaren osasunak okerrera egin du azken urteetan. Bestetik, festa udan egiten denez, parrilleroentzat esfortzu handia da betetako jatetxeak utzi eta plazara lanera etortzea. Azkenik, logistikaren alorrean, otordu-kopurua jaitsita, festa ez da ekonomikoki erakargarria catering-enpresentzat. Aurten hiru zutabe horiek kolokan zeuden, teknikariaren iritziz, eta, beraz, festa ez zen bideragarria.

–Bisiguaren festa-eredua zalantzan jarri zenuen aste honetan egindako prentsaurrekoan...

–Udalak bultzatzen dituen ekimenek bat egin behar dute dauzkagun asmoekin. Orain arteko eredua ez zen jasangarria, ez ingurumenaren aldetik eta ez herriaren ikuspegitik. Oriok zaintzen duen herria izan nahi du eta hau zaintza-ariketa bat izan da: gure erretegien txinpartak aditzen eta kalean arrain errearen usaina sentitzen segitu nahi badugu, Udalak neurriak hartu behar ditu.

–Gaur-gaurkoz festa bertan behera geratu da. Beraz, zein asmo duzue orain?

–Egindako prozesua eta hartutako erabakia heldutasun-ariketa bat izan da. Azken urteotan hartutako neurriek kontzientzia sortu dute guztiongan eta horrek egin du posible oraingo erabakia aho batez hartzea. Heldutasun berarekin, eta denok batera, etorkizuneko festa amesten ari gara, herritik eta herriarentzat, gure ondare gastronomiko aberatsak merezi duen bezala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Egindako prozesua eta hartutako erabakia heldutasun-ariketa bat izan da»

«Egindako prozesua eta hartutako erabakia heldutasun-ariketa bat izan da»