Orio
Denboraldiko lehen porrota Zuhegan eskubaloi taldearentzatEl Diario Vasco
orio.
Martes, 25 de febrero 2025, 20:23
Senior mailako Zuhegan eskubaloi taldeak denboraldiko lehen porrota jaso zuen, Donostiako La Salle kiroldegian, Saiekoren aurka, 23-21. Ander Agoteren taldeak lehen postuan jarraitzen du, baina orain ederki estututa, bost partida besterik ez direnean geratzen, Liga amaierarako. oriotarrek 16 puntu dituzte, Saiekok 15, Txingudi Zubiederrek 14 eta Aloña Mendik 13. Lau taldeen artean egongo da multzoko lidertza. Oriotarrek etxean jokatuko dute datorren jardunaldia, martxoaren 8an, Elgoibarko Txingudi Zubiederren aurka.
Bestalde, kadete mailako Zipri Eragin Oriok bigarren faseko laugarren partiduan, 39-21 irabazi zuen Saiekoaren aurka.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.