Borrar
Danbolin Musika eta Dantza eskolak egun osoko egitaraua antolatu du datorren maiatzaren 10erako.

Orio

DanbolinFest maiatzaren 10ean izango dute herriko plazan

Karaokerako eta herri bazkarirako izena emateko epea zabalik da

Antxon Etxeberria

ORIO.

Asteazkena, 23 apirila 2025, 21:04

Comenta

Danbolin Musika eta Dantza Eskolak datorren maiatzaren 10erako, larunbaterako, egun osoko egitaraua antolatu du, DanbolinFest jaialdia, eta dagoeneko parte hartzeko, karaokerako nahiz herriko plazan egingo den herri bazkarirako, izen-ematea zabalik dago.

Hori bai, aurreko urteetan bezala, bazkaria norberak etxetik eraman beharko du. Musika eskolak ura eta sagardoa jarriko ditu eta tokia erreserbatzeko, hau da, tiketak musika eskolatik jasotzeko azken eguna maiatzaren 5a izango da, arratsldeko 14:30-19:00 bitartean.

Era berean, euskal abestien karaokean parte hartzeko, maiatzaren 5 izango da izena emateko azken eguna.

Eguneko egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da kalejirarekin. 13:30ean, berriz, Aralar Musika Eskolaren eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren kontzertua eskainaiko dute. Jarraian, danbolin dantza izango da parte-hartzaile guztiekin, eta 14:30ean, bazkaria egingo dute. Bazkal ostean, bingo musikatua egingo dute, eta 17:15etatik aurrera, karaokea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco DanbolinFest maiatzaren 10ean izango dute herriko plazan

DanbolinFest maiatzaren 10ean izango dute herriko plazan