Orio
DanbolinFest, egun osoko egitarauarekin, bihar Herriko PlazanKalejira, kontzertua, bazkaria, bingo musikatua eta karaokearekin osatuko dute eguneko egitaraua
Antxon Etxeberria
ORIO.
Osteguna, 8 maiatza 2025, 20:08
Danbolin Musika eta Dan-tza Eskolak egun osoko egitaraua antolatu du bihar, Herriko Plaza eta inguruan, DanbolinFest jaialdia egingo dute. Goizeko 11:00etan zabalduko da, kalejirarekin; 13:30ean, Aralar Musika Eskolaren eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren kontzertua izango da, eta jarraian, 'Danbolin' dantza, denok elkarrekin. Jarraian, 14:30ean bazkaria, baina herritar bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, musika eskolak ura era sagardoa jarriko dituen arren. Bazkal ostean, 16:30ean, bingo musikatuari hasiera emango zaio eta eguneko egitarauarekin bukatzeko, 17:15etik aurrera, karaokea egingo dute. Bakarka, binaka nahiz talde txikietan parte har daiteke, eta izena aurretik eman behar zen musika eskola bertan. Euskal abestiak nagusituko dira ekintza honetan.