Borrar
Danbolin Eskolako musika zein dantza ikasleen saioak izango dira.

Orio

Danbolineko ikasleen entzunaldiak

Ikasturte amaiera bezala, guztira 10 saio eskeiniko dituzte datorren ostiraletik aurrera herriko hainbat lekutan

Antxon Etxeberria

ORIO.

Sábado, 7 de junio 2025, 19:42

Datorren ostiraletik aurrera, Danbolin Musika eta Dantza eskolako ikasleek hamar saio eskeiniko dituzte, herriko hainbat lekutan, ikasturte amaiera modura. Egutegia txistu kontzertuarekin hasiko da ekainak 13an, arratsaldeko 18:00etan, Musika eta Dantza Eskolan bertan; ondoren, hilaren 16an, trikiti entzunaldia izango da kultur etxean; 17an, kontzertu pedagogikoa kultur etxean 17:00etan eta, ondoren, 18:30 etan pianoko entzunaldia.

Egitarauak ekainaren 18an jarraituko du saxofoi eta perkusio entzunaldiarekin; ekainak 19an, tronpeta eta flauta ikasleen txanda kultur etxean 18:00etan eta ordubete beranduago biolineko entzunaldia, zimitorioan.

Dantzako ikasleei dagokionez, ekainak 20an dantza emanaldia ikasle txikien eskutik, 17:00etan, eta 18:30etan helduen eskutik, biak Arraunetxen eta, egitarauarekin bukatzeko, ekainak 21, larunbata, kantuko entzunaldia izango da, 19:00etan, Salatxo aretoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danbolineko ikasleen entzunaldiak

Danbolineko ikasleen entzunaldiak