Borrar
Dantzariak azken egunetan egin dituzten entseguetan. GUKA ORIO

Orio

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen dantza ekitaldia

Saioa bi zatitan egingo dute bihar; lehena 13:00etan eta bigarrena 17:00etan

Antxon Etxeberria

ORIO.

Viernes, 21 de febrero 2025, 19:53

Bihar, igandea, egingo dute urteko dantza-ekitaldia Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Ohi bezala, Karela kiroldegian izango da, baina emanaldi jendetsua izaten denez, saioa bitan banatzea erabaki dute antolatzaileek: 13:00etan izango da lehen txanda, eta bigarrena 17:00etan.

Lehenengoan 4 eta 6 urte arteko 77 ikaslek hartuko dute parte, eta euskara oinarri hartuta prestatu dituzten koreografiak egingo dituzte. Ondoren, 17:00etan, 7 eta 13 urte arteko 119 dantzari aterako dira eszenatokira, euskal dantzak eta bestelako koreografiak interpretatzera. Eskolako instrumentuko ikasle eta irakasleak ere arituko dira, dantzei erritmoa jartzeko.

Harribil dantza-taldeak ere parte hartuko du ekitaldian gonbidatu gisa. Dantzarien guraso eta familiartekoak gonbidatuta geratzen dia, herritar guztien antzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen dantza ekitaldia

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen dantza ekitaldia