Orio
Cangas nagusi Orioko sektorean eta Kalefit Orio hirugarrenJubenil nesken mailako zortzi sektore jokatu dira asteburuan eta horietako bat Orion, giro apartarekin
Antxon Etxeberria
ORIO.
Astelehena, 5 maiatza 2025, 20:27
Pontevedra probintziako Cangas de Morrazo herriko Escayolas Miguel Santos BM Cangas taldea izan da asteburuan Karela kiroldegian jokatu den Espainiako sektoreko garailea. Jubenil nesken mailako zortzi sektore jokatu dira asteburuan eta horietako bat Orion. Cangas taldeak hiru partiduak irabazi ditu, nahiz ostiralean Kalefit Oriok gauzak zailak jarri. Ane Merketegiren taldeak 21-26 galdu zuen Cangas-ekin, baina 45. minutura arte berdindurik joan ziren (19-19). Larunbatean, Kalefit Oriok Oviedoko Union Financiera 25-20 gainditu zuen eta igandean, partidu parekatu baten ostean, galdu Valladolidekin, 14-16.
Era honetara, Cangas izan da txapeldun 6 punturekin, Valladolid bigarren 5rekin, Kalefit Orio hirugarren 2rekin eta Oviedoko taldea laugarren punturik gabe.
Aipatzekoa hiru egunetan Karela kiroldegian bizi izan den giro ederra eta jatorra, lau taldeetako zaleekin. Espainiako azken txapelketara Cangas, Leganes, La Jota (Zaragoza), Morvedre (Sagunto), Palautordera (Barcelona), Mislata (Valencia), Agustinos Alicante eta Granollers sailkatu dira.