Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Orio

Berdinketa Orioko Bate Bizkorrak eta Dridma Madrid taldeen artean

El Diario Vasco

Orio.

Miércoles, 16 de abril 2025, 19:55

Berdinketa Orioko Bate Bizkorrak eta Dridma Madrid taldeen artean joan den igandean Mendibeltz zelaian jokatutako softboleko Ohorezko Ligako zazpigarren jardunaldian.

Lehen norgehiagokan, madrildarrek garaipena eskuratu zuten, azken unera arte erabaki ez zen partida oso parekatu batean, 2-4ko emaitzarekin. Bi taldeek lasterketa bat egiteko aukera izan zuten lehenengo sarreran, baina ez zen gehiagorik egon seigarrenera arte, non Dridmaren neskek 3 puntu gehiago sartu zituzten markagailuan. Saiatu arren, oriotarrek lasterketa bat gehiago egitea lortu zuten baina ezin markagailuari buelta eman.

Bigarren partidak oso bestelako joera izan zuen, 18-11ko markagailuarekin bukatu baitzen partida oriotarren alde. Norgehiagoka honetan bi taldeen erasoko lana azpimarratu zen, OBBrena egokiagoa izan zelarik. Jardunaldi honetan Sara Loidik egindako lan handia nabarmendu behar.

Aste Santuko oporrak eta gero, apirilaren 27an, oriotarrek Valentzian jokatuko dute, CBS Antorcha-ren aurka.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berdinketa Orioko Bate Bizkorrak eta Dridma Madrid taldeen artean