Borrar
Iazkoan nagusitasun osoa erakutsi zuten Orioko beteranoek.

Orio

Badok 13 Oriok, gaur emango dio hasiera Traineru Ligari Bilbon

Bestalde, gaur arratsaldeko aulki mugikorreko estropada bertan behera geratu da haize handiarengatik

Antxon Etxeberria

ORIO.

Ostirala, 25 apirila 2025, 20:51

Comenta

Badok 13 Oriok Bilbon emango dio hasiera gaur beteranoen traineru ligari. Gure arraunlari beteranoak bi ontzirekin arituko dira aurreko urtean bezala. Asmo eta ilusioz beterik doaz, izan ere, iazko ligako txapeldunak izan ziren eta aurten ere liga irabazten saiatuko dira gure beteranoak. Horretarako gogor entrenatzen ari dira. Animo eta zorterik onena opa diegu!

Aulki mugikorreko estropada

Gaur arratsaldez ospatzekoak ziren aulki mugikorreko estropadak bertan behera geratu dira haize handiaren abisuagatik. Orion ospatzekoa zen Gipuzkoko Ligaren laugarren jardunaldia eta zortzikoen txapelketa, baina bertan behera uztea erabaki da.

Zortzikoen Gipuzkoako Txapelketa datorren ostegunean, maiatzak 1, jokatuko da Legution, Euskadiko Txapelketarekin batera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Badok 13 Oriok, gaur emango dio hasiera Traineru Ligari Bilbon

Badok 13 Oriok, gaur emango dio hasiera Traineru Ligari Bilbon