Borrar
Urgente Un joven de 24 años fallece ahogado en la presa de Usako, en Oñati
Taldeak baloi guztiak ederki borrokatu zituen larunbatean; argazkian Oier Astigarraga salto batean. Harmailak beteta izan ziren. ETXEBERRIA
Azken emaitzen ostean, igoera gero eta gertuago

Orio

Azken emaitzen ostean, igoera gero eta gertuago

Joseba Agirreren taldea lider da Santo Tomas Lizeoari irabazi eta Rotetak galdu ostean

Martes, 6 de mayo 2025, 19:58

Larunbat borobila izan zen Preferente mailako Oriokorentzat. Etxeko partida irabazteaz gain, Rotetak bere neurketa galdu egin zuen eta era honetara, Oriokok lidertza hartu du. Bi jardunaldi besterik ez dira geratzen, ametsa gero eta gertuago dago, baina oraindik ez dago ezer eginda.

Santo Tomas Lizeoaren aurkako larunbateko neurketa 3-0 emaitzarekin atera zuen aurrera Joseba Agirrek entrenatzen duen taldeak. Markagailua estreinatzea kosta egin zen, baina lehen zatiko azken minutuetan Alex Emparanzak lortu zuen lehen gola; bigarren zatiaren hasieran Alex berak bigarrena egin zuen eta 89. minutuan Harri Bruñok hirugarrena igo zuen markagailura. Taldeak partidu serioa egin zuen eta merezimenduz lortu zituen hiru puntuak

Larunbateko emaitzekin, Oriokok 61 puntu ditu, Rotetak 59 eta Euskaldunak 58. Datorren asteburuko neurketa guztiz erabakikorra izango dela dirudi, Oriokok Rotetaren zelaian jokatuko duena. Lehen itzulian donostiarrek 'errepasoa' eman zieten Mendibeltz zelaian (2-5), baina denboraldi bukaera honetan taldea askoz sendoago dabil eta puntu bat nahikoa lukete lidertza mantentzeko. Zalegoaren bultzada ez zaie faltako, autobusak jarri baiditu klubak taldeari laguntzeko.

Ohorezko jubenilek 6-3 galdu zuten Euskaldunaren zelaian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken emaitzen ostean, igoera gero eta gertuago