Borrar
Herriko zenbait artisauek ere parte hartuko dute, besteak beste, Antxon Mendizabalek egur tailekin. ETXEBERRIA
Artisau eta Sortzaile Azoka izango da igandean 30 posturekin

Orio

Artisau eta Sortzaile Azoka izango da igandean 30 posturekin

Gipuzkoarrak izango dira 20 artisau, horien artean zenbait herritar; bost bizkaitar, lau nafar eta arabar bat

Viernes, 9 de mayo 2025, 19:59

Igande honetan Artisau eta Sortzaile Azoka ospatuko da herrian, 10:00etatik 14:00etara, Herriko Plazan eta Aritzaga kalean jarriko direlarik postuak, 30 guztira. Hain zuzen, izena eman duten eta baldintzak betetzen dituzten sortzaileen artean zozketa egin behar izan du Udalak aurten. Gipuzkoarrak izango dira 20 artisau, bizkaitarrak 5, nafarrak 4 eta arabarra bat. Jantziak eta osagarriak eta bitxigintza lantzen dituzte gehienek, baina egur-tailla, taloak, ogia eta gozoak, gazta eta eztia, loregintza, eta xaboi eta ukenduak ere izango dira salgai.

Herriko artisauek ere haien txokoa izango dute plazan: jantziak eta osagarriak lantzen Ostargi elkartea, Aiora Arrozpide eta Goiuri Unanue; Jesica Bordoni liburuxka txikiekin; Isabel Mateos da Silva zeramikarekin; Antxon Mendizabal egur-tailekin eta Zaraguetako ikasleak estanpatu eta grabatuekin.

Beraz, aukera zabala izango da eta herritarrei eta bisitariei azokara hurbiltzera eta erosketak egitera animatzen zaie.

Trafiko aldaketak

Trafiko-aldaketak ere izango dira: 14:00ak eta 15:00ak artean ibilgailuek Txankatik irten beharko dute, irteerako noranzkoan itxita egongo delako plaza, artisauen karga eta deskarga errazteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Artisau eta Sortzaile Azoka izango da igandean 30 posturekin