Borrar

Orio

Arraunlarien aurkezpena eta gaur Gipuzkoako Txapelketa

Sábado, 31 de mayo 2025, 21:19

Orioko Arraunketa Elkarteak bere senior mailako arraunlariak aurkeztu zituen atzo eguerdian Herriko Plazan egindako ekitaldian. Lehendabizi ARC2ko mutilak Angel Larrañaga dutelarik entrenatzaile; ondoren, Patxi Francesek entrenatzen dituen emakumeak eta, azkenik, mutilen traineru nagusiko arraunlari eta Iker Zabala entrenatzailea. Denboraldiko lehen txapelketa gaur goizean izango da jokoan, 11:00etatik aurrera Gipuzkoako txapelketa, Orion, ibaian. Aurredenboraldia nola joan den ikusita, itxaropenak daude aurtengo denboraldian banderen borrokan ibiltzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arraunlarien aurkezpena eta gaur Gipuzkoako Txapelketa

Arraunlarien aurkezpena eta gaur Gipuzkoako Txapelketa