Borrar
Antonio Oliden 'Konpaxari' buruzko liburua atzo aurkeztu zen. Eskuinean, Alvaro Bermejo, egilea. ETXEBERRIA

Antonio Oliden 'Konpaxa' oriotar arraunlariari buruzko liburua kaleratu da

Atzo goizean egin zen liburuaren aurkezpena Arraunetxean eta dagoeneko salgai dago

Larunbata, 22 maiatza 2021, 08:38

Comenta

Antonio Oliden 'Konpaxa', arraunlari eta patroiari buruzko liburua aurkeztu zen atzo goizean Arraunetxean. Alvaro Bermejo idazleak, Joseba Urretabizkaiaren argazkiekin, arraunlari handiari egindako omenaldia da liburua. Antonio Oliden Lasarten bizi da. 95 urte ditu eta atzoko aurkezpenera ezin izan zuen hurbildu, baina bai bere familiarteko eta arraun munduko lagunek.

Alvaro Bermejok adierazi zuenez, bere aitarekin Kontxako estropadak ikustera joaten zenean ezagutu zituen Oliden anaiak, guztien artean 33 Kontxako Bandera dituztenak. «Bere izaeragatik, Jorge Oteizaren antza hartzen diot Antoniori», esan zuen. «Bere etxean egon nintzenean liburua idatzi aurretik, bere indarra eta memoria nabarmenduko nituzke. Galtza motxetan, hiru ordu zutik egon zen nirekin, ez zuen eseri nahi izan».

Liburuaren prologoa Anuska Esnal alkatearena da. «Ondorengoetako bat naizelako, niretzat ohore bat izan da hitzaurrea idaztea. Ez da bakarrik Antonio eta bere anaien hazañen kontaketa, garai bateko Ortzaika inguruko kontuak dira; guk arbasoengatik jaso ditugun kontuak ez daitezela eten da liburu honekin lortu nahi duguna. Antonio eta bere anaiak Orio Arraunketa Elkarteko eta Orioko historia dira, eta aitortza egitea dagokigu».

Anuska eta Josu Esnaola arraun elkarteko lehendakariak, ostegunean Antoniori bere Lasarteko etxean bisita egiteko aukera izan zuten. «Oso pozik, ilusio handiarekin, hartu zuen liburua», adierazi zuten.

Liburua erraz irakurtzen da, argazki asko ditu eta dagoeneko liburudendedan aurki daiteke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antonio Oliden 'Konpaxa' oriotar arraunlariari buruzko liburua kaleratu da

Antonio Oliden 'Konpaxa' oriotar arraunlariari buruzko liburua kaleratu da