Orio
Ander Izagirreren hitzaldia gaur Salatxon 'Elkanoren herriari bueltaka' liburua aurkeztekoSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Ander Izagirreren hitzaldia gaur Salatxon 'Elkanoren herriari bueltaka' liburua aurkeztekoA. E.
orio.
Martes, 28 de enero 2025, 20:42
Ander Izagirre kazetari eta idazle donostiarrak 'Elkanoren herriari bueltaka' lana plazaratu zuen pasa den irailean. Bidaia-kronika, abenturen narrazioa, azalpen historikoa eta saiakera fina nahasiz, Izagirrek zalantzan jartzen du euskaldun aratz eta menderaezinaren mitoa. Liburua aurkezteko, hitzaldia emango du gaur Orion, 19:00etan hasita, Salatxo aretoan.
Hauxe da obraren sinopsia: Duela bostehun urte, Magallaes eta Elkanoren espedizioak lehen itzulia eman zion munduari. Orain, Ander Izagirre Getariatik abiatu eta Getariara bueltatu da, Elkanoren jaioterritik Elkanoren jaioterrira, eta itzuli geografiko, historiko eta mentala eman dio euskaldunen herriari.
Bizikletaz egindako bidaia da, beraz, liburuaren ardatza, eta bidaia horretan aurkitutako istorio harrigarriak izango ditu hizpide Izagirrek: nabigatzaileak, esploratzaileak, esklaboak, iraultzaileak, enperadoreak... protagonista dituzten duela 500 urteko istorioak, batetik; eta arrantzale, meatzari, etorkin, arotz, arkeologo eta sukaldariei buruzko egungo kontakizunak, bestetik. Munduaren lehen itzulian parte hartu zuen euskal gizartearen eta gaur egungoaren arteko kontrasteak eta antzekotasunak azaleratzen ditu Izagirreren testuak, eta agerian jartzen du argiz eta odolez blaitutako gure historia, kulturen arteko nahasketa, esploraziorako pasioa.
Hitzaldia Salatxo aretoan izango da, doako sarrerarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.