Orio
Alba Carreteroren Rioja Filarmonía taldearen kontzertuaSan Martin baselizan eskainiko dute emanaldia igande honetan, arratsaldeko seietatik aurrera
Alba Carretero Lizasok, Alba Reirísek eta Jorge Nicolás Manriquek osatzen duten Rioja Filarmonía taldeak kontzertua emango du igande honetan, maiatzak 25, San Martin baselizan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Biolina, biolontxeloa eta clavicémbaloa eskuetan hartuta, Errenazimenduko eta Barrokoko pieza esanguratsuenak interpretatuko dituzte hiru musikariek. Bakarka, binaka eta hirunaka joko dituzte abestiak, eta ikusleei, begiak itxita, emozioetara hurbiltzeko aukera emango diete, 'Sinfonía de los Afectos' izenburudun emanaldiaren bidez.
San Martin inguruan autoak aparkatzeko lekurik ez dagoenez, emanaldira oinez hurreratzeko gonbita egin die Udalak herritarrei, pasia bat emanaz, San Martinera igo, kontzertzua entzun eta behera berriz.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.