Orio Bate Bizkorrak taldeak Valentzian jokatzen du bihar

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Joan den igandean Mendibeltz zelaian Projecte Gava taldeari 7-0 eta 8-3 irabazi ostean, Orio Bate Bizkorrak taldeak lehen faseko azken partiduak ditu bihar goizean Valentzian, bertako Antorcha taldearen aurka. Bi partiduak irabazi ezkero, Errege Koparako sailkatuko litzateke taldea. Beraz, norgehigoka oso garrantzitsuak biak. Ea helburua lortzen duten.