Ordaindutako 60 beka atzerriko enpresetan praktikak egiteko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

'Global Training 2018' izenburupean, atzerriko enpresetan praktikak egiteko ordaindutako 60 beka eskaintzen dira. Beka deialdi hau Garapen Agen-tzien Euskal Elkarteak (Urola Kostako Udal Elkartea horko kide da) eta Donostiako Sustapenak egin dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira (30 urtetik beherakoentzat), eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.

Beka gutxienez 6 hilabetekoa izango da. Herrialdeen, enpresen eta espezialitateen zerrenda Interneten dago eskura www.becasglobaltraining.eus/ Bekaren zenbatekoa da 1.400 euro (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da). Izena emateko epea: ekainaren 15etik uztailaren 16ra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos