Orain taldea 2019ko Udal hauteskundeetara bidean

Orain. Iparragirre eta Arruti, taldeko bi zinegotziak. /  ETXEBERRIA
Orain. Iparragirre eta Arruti, taldeko bi zinegotziak. / ETXEBERRIA

«Eskerrak eman nahi dizkiegu udal hauteskundeetan egoteko aukera eman diguten 110 oriotarrei»

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Orain taldeak maiatzaren 26an izango diren udal hauteskundeetara aurkezteko bildu behar zituzten sinadura eman dien herritarrei eskerrak helarazi dizkie. Osatu behar ziren herritarren sinadurak Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen esku daude, bete behar den prozesua jarraituz.

Hautesle-taldeen egutegiak, Orain taldea hain zuzen, alderdi politikoek dutenarekin alderatuta desberdintasunak ditu. Hautesle-taldeek aurkezten diren deialdi guztietan sinadura kopuru zehatz bat eraman behar dute. 5.000-10.000 biztanleetako herrietan gutxienez 100 sinadura aurkeztu behar dira. Apirilaren 17an Orioko udaletxeko idazkariak Nortasun Agirien fotokopiekin ziurtatutako 110 sinadura eraman dira Donostiako Egiako Auzitegietan kokatuta dagoen Eskualdeko Hauteskunde Batzordera.

Bi zinegotzi

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi izan dute Orioko biztanleei. «2019ko udal hauteskundeetan Orain herri plataformari egoteko aukera eman diguten 110 oriotarrei mila esker ematen dizkiegu. Gure esku dagoen eta ahal dugun guztia egingo dugu lanean jarraitzeko orain arte bezala», aipatu dute.

Azken legealdi honetan Orain taldeak bi zinegotzi ditu, Joxe Angel Iparragirre eta Iñigo Arruti.