Ondarearen Nazioarteko Egunean bi bisitaldi doan Balenciaga Museoan

Bisitan. Asko ikasteko aukera ematen dute saioa hauek. /  AMAXKAR
Bisitan. Asko ikasteko aukera ematen dute saioa hauek. / AMAXKAR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Ondarearen Nazioarteko Egunaren barruan eta Ondarearen Europako Urtearen testuinguruan, Cristóbal Balenciaga Museoak Moda eta Ondarea erakusketara bisita egitea proposatzen du. Datorren ostiralean egingo da. XX. mendearen lehenengo erdialdean emakumearen idealak bizitako bilakaeraren eta ondare-sorkuntzan egindako ekarpenaren ikuspegitik abiatuta bisitaldi interesgarria proposatzen da.

Bi bisita egingo dira erakusketara, lehenengoa euskaraz eguerdiko 12:00etan eta ondoren gazteleraz 12:30ean hasita. Bertara joateko ez da ezer ordaindu behar, baina plazak mugatuak izango dira eta interesa dutenek izena eman behar dute aurretik. Horretarako bi bide dituzte, telefonoz deituz, 943 00 88 40 zenbakira, edo posta elektroniko honetara idatzita: info@cristobalbalenciagamuseoa.com.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos